Gutxi gorabeherako iraupena: 90 mins

Bisita egin aurretik, jakin beharrekoak:

  • Kalean oinez egiten den bisita da. Euria egiten badu, ibilbidea pixka bat alda daiteke.

  • Plazak aldez aurretik bilbaoizan.eus webgunean erreserbatu behar dira. Datu hauek eman beharko dira: izen – abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia.

  • Plaza erreserbatu ez duenak ezingo du egin bisita.

  • Hilabetero izena emateko epea bi izango dira. Lehenengoa, hilabete horretako lehenengo astelehenetik aurrera eta, bigarrena, hilabete horretako hirugarren astelehenetik aurrera.

  • Errazago entzuteko audiogida bana emango da.

  • Ordu eta erdiko iraupena izango du, gutxi gorabehera.

  • Bisita egiteko hizkuntzak: euskara eta gaztelera.

  • Bisita euskaraz egin nahi izanez gero, aukera hauek daude:

  • Norbanakoek: ostegun arratsaldeetan izena eman dezakete. Baita aurrez antolatutako euskarazko taldeekin batera ere egin dezakete. Horretarako, bilbaoizan.eus webgunean iragartzen den egutegia kontsultatu beharko da.

  • Euskarazko taldeek: gutxienez 15 pertsonetako taldea osatu beharko dute. Taldearekin adostuko dira eguna eta ordua. Horretarako bilbaoizan.eus webgunearen bidez egingo dute eskaera.

  • Bisitara ezin bazara joan, bilbaoizan.eus webgunean, “plaza bertan behera utzi” aukera erabili. Horrela, plaza hori beste pertsona batek bete ahal izango du.

  • Auzo bakoitzean talde batek zeinu hizkuntza interpretea izango du. Irudi honek zein taldek izango duen interpretea adierazten du, bilbaoizan.eus webgunean.

Grupo Arabella, Bilbao • Grupo Arabella 67, 48007 Bilbo, Bizkaia, Jaio

Google Map of Grupo Arabella 67, 48007 Bilbo, Bizkaia, Jaio

Bilbao Izan

info@bilbaoizan.eus