San Adrián bisita zeinu hizkuntza interpretearekin (gaztelania)

Gutxi gorabeherako iraupena: 90 mins

Bisita egin aurretik, jakin beharrekoak:

  • Kalean, aire zabalean, oinez egiten den bisita gidatua da. Hori dela eta, euria egiten badu, jarduerari eusten zaio, nahiz eta pixka bat alda daitekeen.
  • Bisita gidatua egin ahal izateko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena emanda egotea. Plaza erreserbatu ez duenak ezingo du egin bisita.
  • Bisita gidatua egingo duten haur txikiak beste pertsona bat bezala zenbakituko dira.
  • Bisitan zehar errazago entzuteko, erradiogida bana emango zaie parte-hartzaileei. Horregatik, hasiera-ordua baino 10 minutu lehenago elkargunera iristeko eskatzen dizuegu.
  • Bisita gidatuek ordu eta erdiko iraupena izango dute, gutxi gora behera, eta batzuetan euskaraz izango dira eta beste batzuetan gazteleraz. Bisita gidatua euskaraz egin nahi duten partikularrek ostegun arratsaldeetan egin ahal izango dute. Eta euskaraz egin nahi duten taldeak badaude, gutxienez 15 pertsonetako taldea osatu behar dute eta beraiekin adostuko dira eguna eta ordua. Horretarako bilbaoizan.eus gunearen bidez egingo dute eskaera.
  • Bisita gidatua ezin bada egin erreserbatutako egunean eta orduan, bilbaoizan.eus helbidean, "plaza bertan behera utzi" aukera erabiltzea eskatzen dugu, plaza hori beste pertsona batek bete ahal izateko. Plazak mugatuak direnez gero, ahal dugun guztia egin dezagun guztion artean taldeak beti osatuta egon daitezen.
  • interprete de signos Bisita egingo den auzo bakoitzean, talde batek zeinu hizkuntza interpretea izango du. Irudi honek zer taldek izango duen interpretea adierazten du, bilbaoizan.eus webgunean.

Hautaketa

aldatu

Sarrera

0.00

Doan

Kontaktuak

aldatu
Zurekin harremanetan jartzeagatik zure erosketari buruz, behar izanez gero.

Sarrera #1


Ordaintzeko modua


San Adrian etorbidea, 7 • San Adrian Etorbidea, 7, 48003 Bilbo, Bizkaia, Jaio

Google Map of San Adrian Etorbidea, 7, 48003 Bilbo, Bizkaia, Jaio

Bilbao Izan

info@bilbaoizan.eus