‘Bilboko hilerria’ III. Film Labur Lehiaketa
Ostirala 18. iraila 14:30 - Igandea 20. iraila 20:00
- Izena emateko epea irailaren 17an, ostegunean, amaituko da, goizeko 12etan.
- Izena eman duten taldeak egiaztatu ahal izateko epea irailaren 18an izango da, ostiralean, 8: 30etik 14:30era.
- Film laburrak aurkezteko epea irailaren 28an amaituko da, astelehena, goizeko 12etan.
- Sariak emateko ekitaldia Bilboko Hilerriko Kaperan izango da, urriaren 2an, ostiralean, 19:00etatik aurrera.
Bilboko hilerria, Zamudio
Bilboko udalerriko kultura-politikak, helburu gisa, kultura-sorkuntza suspertzea eta tokiko kultura eta ondarea sustatzea planteatzen du; zentzu horretan, lehiaketa honek ikus-entzunezko sorkuntza arte-adierazpen gisa sustatzea eta Bilboko Udal Hilerriko ondarea oroitzea lotzen ditu.
Horretarako, parte hartzaileek gidoi bat idazteko eta filmaketa 48 ordu pasatxoan egiteko gai den talde bat bildu beharko dute, zinema klasikoko estiloak edo teknika abangoardistenak praktikan jarriz, eta talentua eta sormena erakutsi beharko dituzte sorkuntza eta talde-laneko asteburu bizi batean, inprobisatzeko gaitasuna proban jarriko duten muturreko baldintzetan.
Bilboko hilerria Santimami Auzoa 4, 48170 Zamudio, Bizkaia, Jaio